Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Actuamos por los derechos humanos
en todo el mundo

Egun hauetan, seguru asko ohi baino denbora gehiago igarotzen ari zara seme-alabekin. Ez dakizu nola erabili denbora hori modu baliagarrian? Hona hemen giza eskubideak lantzeko jarduera labur eta erraz batzuk, seme-alabekin egin ditzakezunak etxetik atera gabe.

OHARRA. Jatorrian, jarduera hauek talde handientzat dira, eta baliteke zuk familiarekin egin nahi izatea, talde txiki batekin, alegia. Ez dago arazorik! Zenbait kasutan jarduerak nola moldatu azaltzen dizugu, eta beste kasu batzuetan inongo aldaketarik gabe egin daitezkeela iruditzen zaigu.

Ipuinak eta nire familia-bizitza

Bi jarduera erraz hauen bidez, genero-desberdintasunei buruz hitz egin ahal izango duzu seme-alabekin, eta gure familia-bizitzan eta haurrentzako ipuinetan zertan antzematen diren aztertu ahal izango duzue.

Adina: 6+

Moldatu egin behar dut talde txikietarako? Ez.

imagen de contexto

Egun bat etxebizitza duinik gabe

Jarduera erraz honetan, etxebizitza duinik gabe bizitzeak esan nahi duenari buruz hitz egin dezakezue seme-alabekin. Txartel batzuk eta galdera gidari batzuk presta ditzakezue.

Adina: 10+

Moldatu egin behar dut talde txikietarako? Ez.

Imagen de contexto

Alfonbra hegalariak eta irudizko herrialde bat

Jarduera labur hauen bidez, eskubideek elkarren artean duten erlazioari buruz gogoeta egin dezakezue, eta seme-alabak sentsibiliza ditzakezue haurren lanari, hezkuntza-eskubideari, tratu txarrik ez jasotzeko eskubideari eta adierazpen-askatasunari dagokienez.

Adina: 8+

Moldatu egin behar dut talde txikietarako? Ez.

imagen de contexto

Benetan ausartak: Malalari buruzko ipuin interaktibo bat

Hona hemen Malalaren istorioa modu erraz eta ulergarrian kontatzen duten ipuin interaktibo batzuk. Horietan, Bakearen Nobel saria irabazi zuen pakistandar gaztearen istorioa kontatzen du aparteko lekuko batek, Candela izeneko kandela bidaiariak. Irakurri seme-alabekin!

Adina: 5+ eta 9+

magen de contexto

J planeta

J planeta existitzen da, eta arakatzea merezi duen tokia da. Jarri bi minutuko ikus-entzunezko hau seme-alabei: https://youtu.be/OunLB5_uFGA. Ondoren, hitz egin haiekin, galdera hauek abiapuntutzat hartuta:

  • Zer antzekotasun dituzte J planetak eta gureak? Eta zer desberdintasun dituzte?
  • Zer egin dezakegu J planetan izandako aldaketaren moduko bat lortzeko?

Adina: 10+

Errefuxiatua izango banintz, nolakoa izango litzateke nire bizimodua?

Saiatu bere etxetik ihes egin behar izan duen eta bakean dagoen herrialde batean errefuxiatu gisa segurtasuna bilatzen duen pertsona baten azalean jartzen.

Horretarako, taula hau eta jarraibideak inprimatzea besterik ez duzu. Hartu dado batzuk eta fitxa gisa balio dizun zerbait. Osatu jolasa jarraibideetan proposatzen dizugun beste jardueraren batekin.

[artxiboak lainoan]

Adina: 10+

Moldatu egin behar dut talde txikietarako? Ez

Oihanera bidaiatu nahi? Adierazpen Unibertsala bi minutuan

https://youtu.be/AN4pfLBZFeI bideoaren bidez, bi minutuan azalduko dizugu zer den Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Jarri seme-alabei, eta gero egin eztabaida, galdera hauek abiapuntutzat hartuta:

  • Bideoan aipatzen diren eskubideetatik, zein iruditzen zaizkizu garrantzitsuenak?
  • Zergatik dira garrantzitsuak giza eskubideak?

Adina: 12+

Giza eskubideei buruz hizketan…

Egin galdera hauek seme-alabei:

  • Haur edo nerabe gisa zer eskubide dituzula uste duzu? Zer esan nahi dute eskubide horiek?
  • Zergatik iruditzen zaizu garrantzitsua eskubideak izatea?

Gero, ikusi elkarrekin bideo labur hau: https://youtu.be/jENAH-EJJ-. Bertan, zenbait haur eta nerabek beraientzat eskubideak izatea zer den azaltzen dute, eta garrantzitsuenak zein iruditzen zaizkien aipatzen dute. Bideoa ikusi ondoren, galdetu seme-alabei ea aldatuko luketen hasieran emandako erantzunen bat edo berdina pentsatzen jarraitzen duten.

Adina: 6+

Moldatu egin behar dut talde txikietarako? Ez

Droneak eta hackerrak

Izan zaitez droneen operadore! Erabili Amnesty International eta Intelygenz erakundeek smartphone eta tabletetarako garatu duten bideo-joko hau: B3H1ND Drones y Hackers. Joko horrek gidaririk gabeko aireontzi telegidatuekin egiten dituzten eragiketa militarretan murgilduko zaitu, zeinak gero eta ugariagoak baitira gatazka armatuetan. Proposatu seme-alabei jokoa deskargatzeko, eta, ondoren, jarri martxan proposatutako jarduera.

Adina: 14+

Moldatu egin behar dut talde txikietarako? Familiarekin egin nahi baduzu, ez dituzu zertan errespetatu ez denborak, ez jardueran planteatuta dagoen aurretiazko prestaketa. Besterik gabe, proposatu iezaiezu jolas daitezela, eta gero egin iezazkiezu bigarren urratseko galderak, eta ikusi hirugarren urratseko bideoa. Kasu honetan, laugarren urratsa egin gabe utz dezakezu.