CAFEKO AKZIODUNEN BATZARREAN IZAN GINEN
Trenbideak egiten dituen CAF euskal enpresak ekainaren 10ean egin zuen Akziodunen Batzarra, Beasainen (Gipuzkoa). Eta gure aktibista taldea han izan zen Israelek palestinarrei eragiten dien apartheid-ari CAFek eusten diola salatzeko.
Nazio Batuen arabera, Jerusalemgo tranbia handitzeko proiektua legez kanpokoa da.
CAF giza-eskubideen urraketen konplize da Palestinako Lurralde Okupatuetan.
Amnistia Internazionaletik presioa egiten jarraitzen dugu enpresak proiektua bertan behera utz dezan. Eta egiten badugu, zu bezalako pertsonei esker da: zure babesak indartsuago egiten gaitu.>