Logo de Amnistia Internacional
CABECERA

Sección Española | Euskadi | Bilbo

Formulario para buscar dentro de la web de Amnistía España
CONTENIDO

Hasiera  Albistea

Albistea
Bilbao. 07-03-12
Giza Eskubideen aldeko IX Jardunaldiak
Haz clic para ampliar

 

Urtero bezala egun hauetan egiten dugun bezala, Amnesty International Bilbaok bere Giza Eskubideen aldeko Jardunaldiak ospatu ditu. Aurten, 5 ekintza desberdin burutu dira.

 

Azaroaren 25a (ostirala)

 

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Administrazio Publiko Sailak antolatzen duen bizikidetzaren aldeko 2. zinema erakusketan, Zinexiten, parte hartu dugu. Bertan, Paco Larrañagaren kasuari buruzko "Give Up Tomorrow" dokumentala proiektatu genuen, Bilboko Alhondigan.

 

Gainera, emakume eta neskenganako indarkeriaren aurkako manifestaldian ere parte hartu genuen..

 

Azaroaren 28a (astelehena)

 

"Pablo Ibar, último asalto de un Urtain" filmari buruzko zineforum bat antolatu genuen Getxoko Kultura Aretoan. Andrés Krakenberger-en (AI Espainiako lehendakari ohia eta Pablo Ibar heriotza zigorraren aurkako elkartearen bozeramailea) partaidetza izan genuen ekintza honetan.

 

Azaroaren 30a (asteazkena)

 

Hiriak Bizitzaren Alde eguna zela-eta, Bilboko Alhondigaren atrioan (pantaila erraldoia) Heriotza Zigorraren aurkako bideo bat proiektatu genuen egun osoan zehar.

 

Abenduaren 11 (igandea)

 

Giza Eskubideen Eguna (abenduak 10) ospatzeko, sinadura maratoi bat antolatu genuen Bilboko Areatzan.

 

Gainera, Carlos Garcíak (AI Bilbaoko aktibista) eta Juan Aizpitartek (aurtengo "Free Hakamada Iwao" kartelaren sortzailea) prentsaurreko bat eman zurten artista honen kartelei eta Amnesty Internationalen 50. urteurrena zela eta antolatutako erakusketari buruz hitz eginez.

 

Abenduaren 18a (igandea)

 

Barakaldoko 16. Azoka Solidarioan parte hartu genuen.