Logo de Amnistia Internacional
CABECERA

Sección Española | Euskadi | Bilbo

Formulario para buscar dentro de la web de Amnistía España
CONTENIDO

Hasiera  Albistea

Albistea
Bilbao. 04-03-12
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna Bilbon
Haz clic para ampliar
Aurtengo kartela, Juan Aizpitartek sortua.

 

Aurten, Amnesty International Bilbao-k Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna kale-ekintza baten bitartez ospatu du, hiru kasuren alde sinadurak bilduz: Ipar Koreako preso politikoentzako espetxeakHalil Savda, kondenatu dezaketen kontzientzia objektore Turkiarra; eta Hanadi Zahlout, udaberri arabiarreko aktibista.

Horrez gain, Juan Aizpitartek (“Free Hakamada Iwao” izenburudun aurtengo kartelaren autorea) eta Carlos Garcíak (Amnesty International Bilboko aktibista) prentsaurreko bat egin zuten eta bertan komunikabideei Amnesty Internationalen 50. urteurrena dela-eta prestatu den erakusketaren zergatia azaldu zieten. Ondoren, Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburua, erakusketa ikustera hurbildu zen.